Rikardo Arregi irakurtzen

50 urte ondoren

Aurten bete dira 50 urte Rikardo Arregi andoaindar euskaltzale, kazetari, idazle eta kultur eragilea auto-istripuz hil zela. Andoaingo Udalak, 1989an sortu zuen bere izena zeraman kazetaritza saria eta aurtengo deialdiari dagokion sari-banaketa baliatuz, Rikardo Arregiren obraren hainbat pasarteren irakurketa publikoa egin nahi izan du Bastero plazan goizeko 10etan hasi eta arratsaldeko 6ak arte.

Oso ekitaldi sentitua eta zabala izan da eta oso leku berezia izan dute La Salle-Berrozpeko ikasle eta irakasleek (40tik gora). Batzuek antolakuntzan lagundu dute irakurle bakoitzari udalak eskaini dion karpeta eta opariak atontzen eta beste batzuek, David Urtasun zuzendaria buru, irakurketan parte aktiboa izan dute. Bereziki aipatu nahiko genuke hemen ikasleen ahalegina, ez baita erraza horrelako ekintza batean parte hartzea, are gutxiago jendaurrean egin behar izaten denean.

Zorionak bihotz bihotzez La Salle-Berrozpe osatzen dugun guztioi eta aipamen berezia honen bidez ere, parte hartu duten ikasleen hainbat gurasori: oso harro sentiarazten gaituzue.

Milesker benetan.