Elkarrekin COVID-19 garaitu dezakegu

Kovid-19ak nazioarte mailan sortu duen osasun-larrialdiak eragin berezia du La Sallek gaur egun eskolak dituen eta GGKE salletarrek proiektuak garatzen dituzten oinarrizko premiak dituzten eskualdeetan. Herrialde guztietan egoera kritikoa ez izan arren, datuek diote krisi honen eragina bereziki bortitza dela aurretik jada familiako ekonomia eskasa zuten edo haien egunerokotasunean etxeko baldintzak egokiak ez dituzten kolektiboetan.

Nahiz eta eskola askotan, gure artean gertatzen denaren antzera, saiatzen diren eguneroko errutinarekin jarraitzen ikasleekin eta haien familiekin baliabide telematikoen bidez, errealitatea ez da hau bera La Salle presente dagoen herrialde askotan, non ez duten segurtatuta teknologiarako sarbidea edota edateko ura eta egunean zehar behar dituzten elikagaiak bezalako errekurtsoak, edota etxebizitza bat gutxieneko zerbitzuekin, konfinamendua bete ahal izateko.

Espainiako estatuko GGKE Salletarrek –Proyde, Fundació Proide, Fundació Proideba, Proyde-Proega Fundazioa eta Edificando CN– koordinatzen dute funtsen bilketa hau gure herrialdean, une honetan eguneroko premiei erantzuteko inbertsio handiagoa behar duten salletar proiektuei laguntzeko. Dohaintza guztiak era bateratuan kudeatuko dira.

Gaur egun, ondorengo herrialdeetako eskoletako eta proiektuetako premia hurbilenak ari gara baloratzen: Burkina Faso, Eritrea, Etiopia, Hegoafrika, Kenya, Mozambike, Madagaskar, Togo, Benin, Boli Kosta, Konakry, Congo, Ruanda, Libano, India, Vietnam, Kanbodia, Filipinak, Haiti, Paraguai, Argentina, etab.
Epe ertaineko zenbait laguntza-eskari ere jasotzen ari gara eta balioztatzen, esate baterako, irakasleen ordainketarako laguntza, haurren harrera-zentroetarakoa, desgaitasuna duten ikasleentzako zentroetarakoa, etab.

 

#LaSalleCovid19 Salletar Erantzuna nazioarteko larrialdi-erantzun bat da Covid-19 pandemiaren aurrean, Erroman egoitza duen Solidarietà Internazionale ONLUS salletar erakundeak sustatua. Informa zaitez eta lagundu ekonomikoki gertuen duzun Garapenerako Salletar GKEaren bitartez.

Errealitate honek guztiak bultzatzen gaitu Salletar Erantzuna izena jarri diogun erantzun orokor bat abian jartzera. Kanpaina honek diru-funtsak jaso nahi ditu zaurgarrien diren kolektiboen premiei aurre egiteko, jada La Salle gaur egun lanean ari den tokietan eta, orain, Covid-19aren eraginaren ondorioz premiak handitu zaizkien honetan.

Sakatu hemen laguntzeko. Eskerrik asko laguntzeagatik.