Ongi etorri eskolara

PDF file

Ikasturte honetan, zuen ikastetxean “Ongi etorri eskolara” kulturarteko proiektuari jarraipena emango diogu. Proiektu honek kulturartekotasuna eta euskararenganako hurbilketa sustatuko ditu La Salle Berrozpe ikastetxea, Ondarreta eskola eta Aita Larramendi Ikastolako ikasleria eta familiekin lan eginez.

Proiektu honen barruan “Familia laguna” programan garatuko dugu, bertan hiru eskoletako familia euskaldunak eta jatorria beste herrialde batean duten familiak jarriko dira elkarrekin harremanetan. Jatorria beste herrialde batean duen familiaren egokitzapena samurragoa izan dadin eta aldi berean familia euskaldunak jatorria beste herrialdean duen familiaren kultura ezagutzeko aukera izan dezan.

Ikasturte honetan, berriro ere zuen ikastetxean eta Andoainen programaren ildoa jarraituko dugu eta proiektua ezagutzera animatu nahi zaituztegu. Andoain osatzen duten kultura desberdinak ezagutuz gozatzeko eta aldi berean, beste herrialde batetik Andoainera etorri diren familien euskararekiko eta euskal kulturarekiko interesa sustatutzeko.

Parte hartzea modu desberdinetan gauzatu dezakezue: talde eragileko kide izanez (irakasle, guraso eta koordinatzaileak), familia laguna programaren bidez (harrera familia euskaldunaren papera eginez edo Andoainera etorri berri den familia modura), antolatuko diren jarduera desberdinetan parte hartuz edo eta ideiak proposatuz.

Ohar honekin batera informazio diptiko bat bidaltzen dizuegu, eta gure web gunean Donostian, Andoainen eta Zarautzen aurreko ikasturteetan eginiko lana ikusgai duzue: www.ongietorrieskolara.org