Eskola Kirola

8-12 urte bitarteko eskolaz kanpoko kirol anitza.

Ikastetxeak eskaintzen dituen eskolaz orduz kanpoko jarduera fisikoak ditugu hauek.

Honen helburu nagusiena  kirol mota ezberdinak ezagutzea da, eta noski, hauetan aritzea. Beti ere oso kontutan izaten ditugu ikaslearen helburu pedagogikoak, gaitasun fisikoak eta bakoitzaren trebetasunak.
 

Jarduera mota hauetan kirol anitza eta bakarko kirolak izaten dira, mailakatuak, herri mailan nahiz eskualdean eta probintzian.

Hori bai, lehiaketa ez da helburua, bidea baizik. Zeren bidea? Ondo pasatzeko, lagunekin egoteko,  osasuna zaintzeko, arauak errespetatzen ikasteko, errespetua lantzeko, aisialdiko denbora betetzeko, ... bide paregabea!

Honekin gutxi ez balitz, ikasleen helduengan ardura, erantzunkizuna eta bolondresgoa lantzeko aukera ona dugu, beraiek izaten baitira kirol taldeen entrenatzaileak.
 

Guztiei (ikasle partehartzailei, familiei eta entrenatzailei) eskerrik asko eta zorionak!
 

Kontaktua:  eskolakirola@lasalleberrozpe.eus