Aurten ere baditugu La Salle Berrozpeko finalistak Startinnova-ko lehiaketan. Batxilergoko gure ikasleak, Ixolde Erdocio, Ainhoa Galan, Alejandro Conde eta Oinatz Goenagak, ekintzailetza landuz, lehenengo 5 proiektu onenen artean geratu dira beraien EMERGICASC enpresa proiektuarekin. Otsailaren 25ean defendatuko dute proiektua, EHU-ko Ignacio Mª Barriola eraikineko auditorioan (Donostia) ospatuko den finalean.
Zorionak!