Erregeen Kabalgata 2025

Ekimen hau Andoaingo Udalaren laguntza eta La Salle Berrozpe Ikastetxearen antolakuntza eta boluntarioen laguntzarekin gauzatzen da.

ERREGEEN POSTONTZIAK

Hiru Erregeen postontziak kiroldegian egongo dira abenduaren 26tik urtarrilaren 5a arte. Haurrak euren gutunak bertan uzteko aukera izango dute.


ERREGEEN KABALGATA: 2025eko Urtarrilaren 5a (Igandea)

PARTAIDEAK (DENAK BOLONDRESAK):

  • 180 lagun, adin desberdinetakoak:
    • Erregeak, haien laguntzaileak, antortxeroak, estalpekoak, koordinatzaileak, eta txistulariak.
  • Laguntza berezia: Joanleitzanea Berri baserria eta Super Amara (goxokiak).
  • Andoaingo Udalaren diru-laguntza.

IBILBIDEA ETA ORDUTEGI OROKORRAK:

  • 16:45 – Erregeek, pajeek eta laguntzaileek Zaharren Egoitza bisitatuko dute. Bertako aiton-amonei opariak eman eta solasaldi atsegina egingo dute.
  • 18:25 – Menditik jaisten ari direla ikusiko da.
  • 18:30 – Komitibak Txitibar plazatik abiatuko du bidea, Zumea kalerantz.
    • Geldiuneak ibilbidean (Ez da haurren argazkirik atera zaldien Gainean, animalien babeserako legea dela eta):
      • Zumea plaza parean
      • Kale Berrian     
      • Ondarreta  inguruan
  • 18:30 - 19:30 – Andoaingo Txistulariak kabalgatan parte hartuko dute, ibilbidea alaituz.
  • 19:15 - 19:30 – Goiko Plazara iritsiko dira.
    • Udalaren harrera udal areto nagusian.
    • Erregeek mezua emango dute balkoitik eta goxokiak botako dituzte.
    • Argazkiak ateratzeko aukera, erregeekin, udaletxeko aterpean.