ITB DBH3 FILM LABURREN JAIALDIA

Pasa den ostiralean, DBHko 3. mailan “Film laburren jaialdia” ospatu genuen. Narratiba honetarako egindako lana luzea eta sakona izan da. Aurreko narratiban, film laburren ideiak idatzi zituzten taldeka; eta oraingo honetan aukeratuak izan diren gidoiak grabatu dituzte. Horretarako ESCIVI-tik (Escuela de cine y video de Andoain) Ander etorri zitzaigun lana primeran egiteko argibide batzuk ematera. Horren ondoren, ikasleak grabaketa lanetan murgilduta ibili dira, eta baita saridunei banatzeko garaikurrak egiten ere. Ostiralean beraien filmak aurkeztu zituzten, giro apartaz gozatu genuen eta ikasleek egindako esfortzua ikusi genuen beraien lan politei esker. Bejondeizuela!