La Salleko DBH1-eko ikasleek azaroaren 18-an Zientzia Azoka antolatu zuten familiei erakusteko.
Bi aste pasa zituzten proiektu hori prestatzen, bakterioak eta zelulak aztertzen eta munduko erliebeari buruz hitz egiten. Astelehenean, goizeko 8:30etatik 12:00ak arte, dena prestatzen aritu ziren: gelak, gidoia, esperimentuak, maketak, posterrak eta aurkezpenak egin zituzten. Arratsaldeko 15:00retan Audio Gela guztia beteta zegoen. Guraso pila bat etorri ziren. Mahai guztiak lerroan jarrita zeuden eta gurasoak nahi zuten mahaietara joaten ziren informazioa entzuteko edo galderak egiteko. Ikasleek asko ikasi zuten eta familiak oso harro zeuden.