DBH 4 ITB G30

4. DBHko bigarren narratiba honetan munduko herrialde boteretsuenak landu ditugu ikasgai desberdinetan. Astean zehar, egunez egun, herrialde horien kultura, politika, zein ekonomia motak aztertu ditugu, bizi garen munduaz gehiago jabetzeko. Ikasleek alderdi politiko bat sortuz mitin bat burutu dute. Arratsaldean, narratibari amaiera emateko gela bakoitzak Risk jolas matematiko erraldoi bat egin du. Nork lortuko du lurralde guztien konkista?