Pasa den astean DBH 1-eko ikasleek zientzia azoka bat egin zuten eta DBH 2-koak Amerikaren aurkikuntzaren inguruan ibili ziren lanean. Maketen, podkasten,esperimentuen eta posterren bidez erakutsi zuten egindako lana. Ikasleen helburua ondo pasatzea, zelulei eta erliebeari buruz ikastea, antolatzen ikastea eta gurasoei ikasitakoa erakustea izan zen.
DBH 2-koak berriz ITBko #FamiliaHandia proiektuan. Kolonen bidaia aitzakitzat hartuta, bakoitzaren familiaz jardun ziren eta bide batez, LSBko ikasle eta irakasleok osatzen dugun familiaz hausnarketa egin zuten. Hori guztia lantzeko, antzerki laburrak sortu eta itsasontzien maketak diseinatu genituen.
Bi proiektu hauekin primeran pasa genuen!!