UNICEF Espainiak La Salle Berrozpe Ikastetxearen hezkuntza-komunitate osoari 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetarako Haurren Eskubideetan Erreferentea den ikastetxearen aitorpena eman dio.
Haurren eskubideak ikastetxeko egunero jardueran zaintzea garrantzitsua da. Horri esker, eta haurren eskubideak ondo ezagututa, lortu dezakegu haur bakoitzak eskubide horiek defendatzea eta babestea, ikasleen parte-hartzea sustatzea eta eskolako giroa eta bizikidetza hobetzea.
Edizio honetan Ikastetxeak beharrezkoak diren baldintzak betetzen ditu haurren eskubideetan hezkuntzako zentro erreferente gisa.
Haurren eskubideak sustatzea eta zabaltzea etengabeko konpromezua da, eta, aitorpen hori ikastetxearen hezkuntza- eraldaketarako tresna indartsua da.
Eskerrik Asko La Salle Berrozpeko hezkuntza komunitate osoari!