DBH - IZARRAK

Aurreko astean DBH 1eko neska mutilak Izarrak aurkitzen eta margotzen aritu ziren ITBko azkeneko narratiban. Gelak haiek egindako izarrekin apaindu zituzten eta unibertsoaren sorreraren inguruko txotxongilo antzerkitxoa egin zuten. Gainera ikasleek unibertsoa eta bere sorrerarekin loturiko jakinmina asetzeko galderak egin zizkioten gurera etorri zen zientzalari adituari, Miren Millet Eureka Zientzia Museoko Astronomoa.

Narratiba amaitzeko ikasle batzuk HHko lagunei egindako antzerkien erakustaldia eskaini zieten. Primeran pasa dugu izar artean ikasten eta amesten!!