Batxilergoa - Elkartrukea

Aurten ere hemen ditugu Austriako Graz hiriko lagunak: 19 ikasle eta haiekin 2 irakasle.

Lehengo larunbatean iritsi ziren eta gure ikasleen etxeetan adeitsu hartu zituzten. Geroztik, goizero eskolara etorri, ikas-saio batzuk jaso eta ekintzaz betetako astea gozatzen ari dira. Gure ingurunea ezagutu eta goza dezaten ahalegin handia egiten dugu bai ikastetxeak, bai ikasleek, bai familiek. Aste aberasgarria izan dadila guztiontzat!