Salleko Juan Bautista eta Ama Kandida gogoratuko ditugu aste honetan
Atzo astelehena, maiatzaren 8an Fundatzaileen asteari hasiera eman genion bota genuen txupinazoarekin!
Egun hauetan zehar Salleko Juan Bautista eta Ama Kandidaren bizitzak ezagutzeko/gogoratzeko tarte bat hartuko dugu ekintza desberdinak antolatuz.
Horien artean kirol jolasak egingo ditugu egun hauetan errekreo garaian. Jolas horiek kiroltasunez joan daitezen ikasleek hori lortzeko dekalogoa irakurri dute.
Gozatu dezagun fundatzaileen astean!