DBH - ITB NIKÉ

Aste Santuko oporrak pasa ondoren guk itzulera bikaina ematea erabaki genuen. 5. Narratiba honekin, Nike, Antzinako Greziarekin, garaiko ohiturak, historia eta batez ere pertsonak ezagutu ditugu. Gure ikasleak Greziako Polis-etako hiritar bilakatu dira bi astez, eta azken bi egunetan ITB-ko II. Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan  parte hartu dute beraien hiriak ordezkatuz. Desfile, harrerako hitzaldi eta baita domina banaketak ere izan ditugu. Bi egunetan zehar jo ta su aritu ziren froga ezberdinetan antzinako jokoetan bezala. Zorionak gure atleta olinpiarrei.