Batxilergoko 1.mailako Zientzia eta Teknologiako ikasleek HETEL-ek antolatzen duen LHFP/PARKE ekintzan parte hartu dute. BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) ikerketa-zentroko ordezkariekin, bi ordu eta erdiko saioa burutu dute eskolan bertan.
LHFP/Parke Hetelek, Ikaslanek eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatutako ekimena da, eta gazteek lanbide teknikoekiko duten interesa piztea du helburu, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke teknologikoetako puntako enpresak ezagututa eta oinarri teknologikoa duten enpresetako Lanbide Heziketari balioa emanda. Dagoeneko 6 edizio dira, eta Euskadiko LHko ikastetxeetako 4.500 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.