DBH 2 - Datsegit!

Datsegit! izan da aste hauetan zehar DBH2-ko ikasleek aurrera eramandako Narratiba proiektua. Bertan, ikasleek, aisia abiapuntutzat hartuta, eduki ezberdin ugari landu dituzte: gizartea eraikitzeko garai bakoitzean aisiak izandako garrantzia ulertzea, adinekoen eta ikasleen aisia-esperientzien arteko berdintasunak bilatzea eta ulertzea,  belaunaldien arteko topaketak sustatzea...

Proiektuari amaiera borobila emateko, gaurkoan, belaunaldien arteko topaketa bat egin dugu, ikasleen aiton-amonak eskolara gerturatu dira, bizipen ezberdinak eta  tarte interesgarri eta baliotsu bat elakarbanatu dituztelarik.