2. Batxilergoa - Orientazioa

Unibertsitatera doazen 2. Batxilergoko ikasleak dagoeneko informazioa jasotzen ari dira euren etorkizunari begira. Orain dela egun batzuk, Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU) Ingeneritzen inguruan hitz egitera etorri ziren. Oraingoan, Mondragon Unibertsitatea izan dugu gurekin, eta egun gutxi barru, Deustuko Unibertsitatearen bisita jasoko dugu. 

Hauekin batera, datorren urtarrilaren 28an, Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian antolatzen duen Orientazio Azokan egongo gara. Azoka honetan, banan banako arreta jasotzeko aukera izango dute stand desberdinetan.

Denok dakigu kurtso honetan hartu beharreko erabakien garrantzia, eta horregatik, ahalik eta informazio gehien izatea da helburua.