Bolondres eguna

Boluntario eguna dela eta, ikastetxeko pastoraltza taldeak hitzaldi bat antolatu zuen aurreko ostiralean, bolondres modura aritzen diren lau pertsonek euren esperientzia ikasleekin partekatzeko.

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ordezkari eta ordezkariordeek solasaldian parte hartzeko gonbidapena jaso zuten eta bertan jasotako hausnarketak gero gelakideekin komentatu eta landu zituzten. Galdetegi bat osatzeko aukera ere izan zuten.

Ekimen honetan parte hartu zuten bolondreseei eskerrak eman nahi dizkiegu euren esperientzia gurekin partekatzeagatik.