2. Batxilergoa - Orientazioa

Unibertsitatera doazen 2. Batxilergoko ikasleen familientzat orientazio bilera orokorra antolatu zen urrian ikastetxean. Beraientzat oso garrantzitsua den azken etapa honetan, helburua ahalik eta norabide gehien zabaltzea da.

Ildo beretik, aste honetan Kursaalean egin den Unitour azoka bisitatu dute hainbat unibertsitatetako graduen informazioa jasotzeko. EAE unibertsitateez gain, beste erkidegotako informazioa ezagutzeko aukera izan dute. Euren etorkizun akademikoa aukeratzeko lagungarri izango diren ekintzak eta bisitak antolatzen jarraituko gara beharren arabera.