DBH - Iraileko Ekintzak

Ohitura dugun bezala aurreko ostiralean, irailak 23an, urte hasierako irteerak egin genituen. DBH 1eko ikasle eta irakasle batzuk Adunan izan ziren ikasturte hasieran beraien arteko harremanak sendotzeko asmoarekin.
DBH2ko ikasleak Zurriolako hondartzara joan ziren. Bertan, oso gustura ibili ziren lagunartean hizketan, futbolean, palan, frisbeean… Eguzki izpiren bat agertu eta taldeko ausartenak uretara sartu ziren. 
DBH4ko ikasleek berriz, Txuri urdinera irteera egin zuten. Begiraleak ikasleekin ekintza desberdinak egin zituzten eta esan beharra dago erakutsi zuten maila ez zela makala izan. 
Giro aparta izan zuten, umore, jolas eta irrifarrak nonhai. Gainera eguraldia ere lagun izan genuen. Eguna mundiala izan zen! 

Hau dena gutxi balitz, aste horretan bertan DBH 1eko ikaskideek apar festaz gozateko aukera izan zuten Berrozpen. Hasieran eguraldiak txukuna ez bazirudien ere, poliki poliki zerua garbitzen joan zen eta urdina eta eguzkia nagusitu ziren. Primeran pasa zuten!