DBH 2 - BURUHANDIAK ESKOLAKO TXIKIENTZAT

Dena gainditu duten ikasleekin proiektuak martxan jarri ditugu aurtengoan ere.
Gaurkoan, HHko ikasleentzat buruhandiak egiten aritu gara, emaitza bikainak lortuz. Goiz osoa lanean eman ondoren, eguerdian txikienei opari polit hauek eramatera joan gara eta haiek maitasun eta ilusio osoz jaso dituzte gure lanak. Beraien jolasetan buruhandiekin gozatzea espero dugu!