LH - ITB 1. mailakoen proiektua

2021-2022 ikasturte honetan, ITB METODOLOGIAREKIN aurrera goaz.

Aurreko astean LH1go mailako ikasleek LA SALLEKO OLINPIAR JOKOAK zortzigarren proiektuari amaiera eman zioten.

Bi astetan zehar, proiektu honen erronka La Salleko olinpiadak lehen hezkuntzako lehen zikloan antolatzea eta partekatzea izan da. 1. mailaren kasuan, aisialdia aztertu eta kirol osasungarria sustatu behar dute, bizikidetza-arauak errespetatuz eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa-bideak irekiz. Zehazki, jolasa dibertimendu eta helburu nagusi gisa garatu dugu, berdinen arteko gozamenerako eta sozializaziorako.

Zorionak parte hartzaile guztiei