La Salle eguna

Aste honetan La Salle - Ama Kandidaren eguna ospatuko dugu, gure fundatzaileen eguna. Hau dela eta, guretzat oso berezia den egun honen antolaketan murgilduta gaude. Ikasleek ekintza, joko eta lehiaketa desberdinetan parte hartuko dute, eta horretarako, partiduak eta kanporaketak egon dira astean zehar, ostiralean finalak ospatzeko. Egun zoragarria pasako dugu!