Aste Santuko oporrak iritsi dira eta guk itxiera bikaina ematea erabaki dugu. 5. Narratiba hau, Nike, antzinako Greziari buruz izan da, garaiko ohiturak, historia eta batez ere pertsonak ezagutu ditugu. Gure ikasleak Greziako Polis-etako hiritar bilakatu dira bi astez, eta azken bi egunetan ITB-ko 1. Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan parte hartu dute beraien hiria ordezkatuz. Desfile, harrerako hitzaldi eta baita domina banaketak ere izan ditugu. Hasteko, Korrika 2022an parte hartu zuten euskeraren alde, eta ondoren, beraiek egindako yogurta eta ogia jandakoan, frontoian jo ta su aritu ziren froga ezberdinetan.
Zorionak gure atleta olinpiarrei eta opor bikainak pasa!