Kanpezu

“KANPEZU” KANPALDIAREN 50 URTEURRENA OSPATZEN

Kanpezuko La Salle kanpaldiak aurten 50 urte betetzen dituen honetan, lehenaldia, oraina eta etorkizuna elkartu nahi izan dituzte eta horretarako txangoa antolatu dute Arabako Kanpezu herri eta inguruetara, batzuk, gogoratzeko eta bestek, ikusi ahal izateko zeintzu diren kanpaldi honen arrakastaren arrazoiak.

La Salle ikastetxeko eta Izartxo aisialdi taldeko arduradun, irakasle eta begiraleak guraso eta seme alabak, denek elkarrekin ibili dituzte azken 50 urteotan antolatu den kanpaldiaren inguruak eta askoren esanetan, “Milioi izarretako hotela” dena.

David Urtasun, ikastetxeko zuzendariak eskertu nahi izan ditu belaunaldiz belaunaldi ardura ezberdinetan lanean jardun duten guztien ahaleginak eta eskertu ere gaurko egun zoragarri hau bizitzeko asmoa eta gogoa jarri duten ia 150 partaideak.

Dagoeneko begiradak jarrita daude hurrengoa izango den edizioari so, berrogeita
hamaikagarrena izango dena hain zuzen. Ia ezer ez!