2021-2022 ikasturte honetan, ITB METODOLOGIAREKIN aurrera goaz.
Aurreko astean LH1go mailako ikasleek ANA, MATEMATIKEN ERREINUAN zazpigarren proiektuari
amaiera eman zioten.
Bi astetan zehar, Anak kezkatuta eta urduri bisitatu gaitu, galdu egin delako eta Matematiken Herrira itzultzeko laguntza eskatu digulako. Horretarako, labirintoan zehar lagundu behar izan dugu, hainbat jarduera/erronka matematiko gaindituz amaierara iritsi eta giltza magikoa aurkitu arte. Hainbat pertsonaiek matematikaren hainbat alderditara hurbildu gaituzte, hala nola zenbakiak eta horien erabilerak, geometria edo gure inguruan duten presentzia.