Garikoitz Mujika Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikaslea SpainSkills txapelketako garaile izan da aurreko astean Madriden ospatu den txapelketan. Bertan 3 egunetako proba bat egin behar izan du komunitate ezberdinetako 11 lehiakideren aurka garaile suertatuz. Egindako lan eta esfortzuaren sari bikaina. Txapelketa honetan irabazle izanagatik Shanghaien ospatuko den WorldSkills munduko eta oraindik erabakitzeko dagoen EuroSkills europako lehiaketara joatea ahalbidetzen dio. ZORIONAK!
Guztira 450 ikasle inguruk hartu dute parte 25 FP-ko familietako lehiaketetan, Euskadik 7 domina lortuz: 3 urre, 3 zilar eta brontze bat. Zorionak denei!