LH - 4. mailakoen proiektua

2021-2022 ikasturte honetan, ITB METODOLOGIAREKIN aurrera goaz.

Aurreko astean LH4go mailako ikasleek TXIKIAN HANDI bostgarren proiektuari amaiera eman zioten.

Haur txikiagoen beharrei begirada jartzea planteatu da, haientzako zerbitzu-jarduera bat eginez. Barrura begiratzea, ondokoari begiratzea eta inguruari begiratzea animatu ditugu. Hautemandako beharretatik abiatuta eta brainstorming teknika erabiliz, haiekiko laguntza edo lankidetza nola eskaini proposatu dugu.