LH - ITB 6. mailakoen proiektua

2021-2022 ikasturte honetan, ITB METODOLOGIAREKIN aurrera goaz.

Aurreko astean LH6. mailako ikasleek TAPE ART bostgarren proiektuari amaiera eman zioten.

Bakoitzak modu ezberdinean ulertzen du artea. Hori izan da gure abiapuntua. Inguruan ditugun kartelak, pegatinak, graffitiak, eskulturak, farola deigarriak... aztertu ditugu. Egilearen ikuspuntua azaltzen saiatu gara obraren interpretazio bat eginez. Artearen historian matematikaren presentzia ukaezina da. Denboran zeharreko bidaia batean, gaur egungo gizartera iritsi gara eta gure pentsamenduak, emozioak
eta munduarekiko dugun ikuspegia azaldu ditugu tape art horma-irudi baten bidez.

ZORIONAK!!