DBH - ITB Klanak Narratiba

Urte berria hasi da, baina dagoeneko urtarrila joan zaigu eta berarekin atzean utzi dugu beste ITB-ko proiektu bat. Oraingoan gure ikasle maiteak lehenengo gizakiaren azala jantzi dute. Astebete pasa dugu hominizazio prozesua barne-barnetik bizitzen, froga, erronka eta jolas ezberdinen bitartez. Kobazuloak eraiki, labar-artea margotu, tribuetan banatuta errituak eta dantzak sortu, etab. Hominidoen arteko ezberdintasunak hobeto barneratzeko, Homo Sapiens eta Neandertal klanak izan ditugu gure gelatan, bakoitza bere ezaugarri eta erronka bereziekin. Oso aste interesgarri eta dibertigarria izan da hau, esperientzi, momentu eta erreflexio sakonez josia.

Zaindu zuen klana eta ehiza oparoa izan dezazuela.