UME 1 JOSTAILU BAT

Abenduaren 24ean UME BAT JOSTAILU 1 kanpainaren itxiera ekitaldia ospatu genuen La Salle Berrozpeko patioan.

Momentuan momentuko segurtasun neurriak hartuta, 3 asteetan zehar La Salle Berrozpeko adin guztietako neska-mutil eta familiek ekarritako jostailuak erakusgai jarri genituen. Argi eta garbi ikusi genuen denok, harrera oneko ekimena izan zela, izan ere  jostailu asko biltzea lortu baigenuen. 

Jostailu guzti hauek EMAUS FUNDAZIOAri zuzenean emateko aukera izan genuen, haiek ere ekitaldira bertaratu baitziren.

Bukatzeko, partehartzaile guztien artean zenbait sari zozketatu eta Gabon kanta batzuk abestuz agur esan genion ekitaldiari.

Eskerrik asko partehartzaile guztiei!!

Hau ere LA SALLE BERROZPE da!!