LH - ITB 1. mailakoen proiektua

2021-2022 ikasturte honetan, ITB METODOLOGIAREKIN aurrera goaz.

Aurreko astean LH1go mailako ikasleek BIZIRIK DAGO MUSEO HAU! hirugarren proiektuari amaiera
eman zioten.

Proiektu honen helburua hainbat garaitako arte-adierazpenak ezagutu, ulertu eta esperimentatzea da.
Ondoren, horietako batzuk erreproduzitu ditugu manipulazioaren bidez, errepresentazioaren bidez edo
istorioak asmatuz, garai eta estilo bakoitzera hurbilduz.