DBH - Gerta dakizuke. Trafiko istripuen arriskua

Gaur Gerta dakizuke programako Ibon Muguerza eta Unai Sagarzazu ikastetxera etorri zaizkigu. DBH 3ko ikasleekin egon dira gaur goizean zehar trafiko istripuek dituzten arriskuak azaltzen. Ibonek bere bizipenak kontatu ditu, motorrez izandako istripua eta horrek ekarri dizkion ondorioak. Hala eta guztiz ere, surfeko paraolinpiar lehiaketetan Europako irabazlea izan zen eta Munduko laugarrena.

Ikasleak oso gustura eta adi egon dira hitzaldi guztian zehar,  beraien bizipen eta informazioa entzuten. Benetan saio oso interesgarriak izan dira.