Harremonak

Beste urte batez, Batxilergoko 1. mailako ikasleek Harremonak programan parte hartu dute ikastetxean. Saio hauen helburua aniztasuna, parekidetasuna eta tratu onak sustatzea izan da. Gure ikasleek gaur-egungo erlazioei buruzko hausnarketak egin dituzte taldeko hainbat dinamika eginez. Binaka eta talde txikitan ere aholkularitza jaso dute.

Ildo beretik, astelehenean Batxilergoko 2. mailako ikasleek Satiro antzezlana ikusiko dute eta ondoren tailerrak izango dituzte bertan ikusitakoa lantzeko.