HHZZ - GESTIOA 720º aukeraketa prozesua

Astelehenetik hasita ostiralera arte Administrazio eta Finantzetako ikasleak GESTIOA 720º izeneko enpresa simulatuak garatutako aukeraketa prozesu batean murgilduta dabiltza. Ikasturtearen 11.astea den honetan, orain arte garatutako gaitasun tekniko eta zeharkakoak erakusteko garaia da. Elkarrizketa pertsonalak, talde dinamikak, froga profesionalak eta abar luze bati aurre egingo diote, benetako jauzi laborala egiten dutenerako esperientzia bizigarri bat eduki dezaten. Bost egun luze hauen ondoren ikasleak GESTIOA 720º izeneko enpresa simulatuak kontratatuak izango dira eta hortik aurrera administrari lanak buru beharko dituzte enpresaren baitan. Langileen kontratazioa, nominen ordainketak, formazioa eta beste zenbat lan administratibo garatuko dituzte beste ikasle batzuekin interakzioan.