DBH - ITB Izarrak Narratiba

Aste honetan amaitu dugu gure ITB-ko lehengo proiektua. Izarrak izan dira gure gai nagusia eta baita gure gida ere. Zeruko izarretatik gure historian izarrak izan diren pertsonetara, bi aste pasa ditugu ikasten eta lanean, baina batez ere gozatzen. Abraham, Keops, LaSalle, Kepler edo Hawking izan dira gure ereduetako batzuk. Horrez gain, EHU-ko zientzialari batekin aurrez aurre hitz egiteko aukera izan dugu. Naiara Barrado astronomoak unibertsoari buruzko gure zalantza guztiak argitu zizkigun bideodei bitartez. Gure ikasleentzako eredu bikaina da bera, zientzialaria, unibertsitateko irakaslea, euskalduna eta batez ere oso jatorra. LaSalle Berrozpe osoaren izenenean, mila esker Naiara!!

Hau guztia gutxi balitz, gure ikasleak antzerki bat prestatu dute Berrozpeko 4-5 urteko ikasleei unibertsoaren sorrera azaltzeko. Oso esperientzia polita izan da, bai guretzat eta baita ere txikienentzat.