LH - La Salle Berrozpek ANDOAIN EZAGUTZEN DU

Hilaren 15-17 bitartean La Salle Berrozpe ikastetxeko LH6. mailako 3 ikastaldeek “Ahaztuak. Emakumeak bertan ziren eta bertan ari dira” erakusketa bixitatzera gerturatu ziren. Guduaren zein garaiko testuinguruaren erretratu orokorraren berri izateaz gain, orain arte egindako herri antzerkien errepasoa ezagutzeko tartea izan zuten, kartelen bidez.
 
Labirinto gisa irudikatu dute proiektuaren muina jasotzen duen atala, 'Emakumeak gerraren labirintoan': hamar geldialdiko bidaia da, garai hartako emakumeek aurre egin behar izan zituzten hamar auzi lantzen dira. Jostunen lantegia ere izanen da, eta bertan, urtez urte antzerkia janzteko lanetan buru-belarri aritu diren jostunak ere egongo dira.