DBH - Kurtso hasierako irteerak

Aurtengo kurtsoa gogotsu eta pozik hasteko asmoarekin, gure DBH-ko ikasleekin aurreko ostiralean irteerak antolatu genituen. DBH 1ekoak mendiz Adunara joan ziren goiz pasa eta bertako frontoi eta parkean jolasten pasa zuten eguna. DBH 2 eta 3 berriz trenez Donostiara joan ziren hango hondartzetan eguzkiaz eta hondarraz gozatuz. DBH 4-ko ikasleak berriz Urnietara joan ziren trenez eta handik Minigolfera, bertan aritu ziren jo ta su ea nor garaile izango.