Etorkizunera begira

Kurtsoa amaitu da eta udako oporrez gozatzea besterik ez da geratzen. Irailetik hona egun, abentura  eta momentu zoriontsu asko pasa ditugu, txarrak ere egon diren arren hori guztia atzean utzi dugu. Ikasitakoa altxor bat bezala gorde eta gure buruko tokiren batean ahaztu beharrean, saiatu ahalik eta geien erabiltzen zuen egunerokotasunean, altxorrak partekatzeko dira eta.

Amaitzeko, aurtengo kurtsoa aurrera eramaten lagundu duten guztiei; irakasleei, zentroko langileei, ikasleei eta familiei, milesker bihotz-bihotzez. Gu guztiok gara La Salle Berrozpe eta guztion artean aurrera jarraituko dugu gure proiektuarekin, bai eskolan eta baita Andoainen ere.