HHZZ - Ikasle itsu baten hezkuntza beharrak asetzen

Diseinuko zikloko mintegiak ikasle baten hezkuntza beharrak asetzen lagundu du.

La Salle Berrozpe Ikastetxeko DBH 1. mailako ikaslea bat jaiotzetik itsua da eta ezagutzak barneratzeko eskolako materiala egokitu zaio. Diseinuko Zikloko mintegiak jarduera horretan lagundu du, matematikak eta memoria lantzeko sudoku bat braillera egokituz. Horretarako, 3D inprimagailuak erabili dira.

Eskerrak eman nahi dizkiogu bere ikasketa prozesuaren parte sentiarazi gaituelako.

Eskerrik asko!