Hi Gazte! Saria 2021 Gure neskak txapeldun

 

Ekainak 16an, Hi Gazte! lehiaketako azken ekitaldia ospatu zen Donostiako Tabakaleran. Gipuzkoa osotik 1200 partaide eta 250 proiektu aurkeztu ziren, hala ere, denetan onenak gure zortzikote hau, DBH 3ko gure neskak. Bertan hainbat artista gaztek zuzenekoak eskaini zituzten, sari banaketan parte hartu zuten 60 gaztek bertatik bertara gozatu ahal izan zuten Kai Nakai, Odik, Maialen Sorzabalbere eta Bamboo Dance sortzaileen emanaldiekin.  Sarituen artean gure Lasalle Berrozpe ikastetxeko 8 neska zeuden, 3 sari nagusietako baten  garaile izatea lortu zuten beraiek grabatutako bideoarekin.

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, eta Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak, Garbiñe Mendizabalek, ekitaldia zuzenean jarraitu zuten eta sari-banaketan parte hartu zuten. Markel Olanok, saridunak eta parte-hartzaile guztiak zoriondu ondoren, aitortu zuen “gozamena” izan zela gazteen sortzaile sena indartzea helburu duen egitasmoaren emaitzak ikustea.

Zorionak bihotz-bihotzez gure ikastetxeko guztion izenean eta bejondaizuela neskak!