Erreportari Gaztea Sari Nagusia 2021

Andoaingo Udalak Beterri-Aiztondoko eta Buruntzaldeko gazteen arteko Erreportari Gaztea izeneko erreportaje lehiaketarako deialdia egin zuen. Andoaingo eta inguruko herrietako gazteen artean komunikazio idatzia euskaraz zuzen ez ezik txukun eta egoki ere egiteko gaitasuna eta kazetaritza-zaletasuna bultzatzea da sari honen helburua.

Gorka Amatriak eta Aitor Pulponek, gure DBH4-ko ikasle bikainek irabazi dute aurtengo XXIII. Erreportari Gaztea Saria. 60 partaideen artetik, epaimahaikideek, aho batez, aurtengo edizioko irabazletzat jo dute “Twitch” erreportajea. Hezitzailea eta lanketa handia egin den lana dela adostu dute. Izan ere, helburu pedagogiko eta dibulgatibo du Gorka Amatriak eta Aitor Pulponek (La Salle Berrozpe) “Twitch” idatzitako erreportaiak. Gazteen intereseko gai bat da, eurek kontrolatzen dutena, baina kontrolatzen ez duenari ere gakoak ematen dizkiona. Epaimahaikideen esanetan: gurasoei erakusteko modukoa. Errealidade orokor bat aldatzera datorren mundu baten berri ematen du lan honek.

 

Zorionak Bikote!!!