DBH 4-ko ikasleak mendi irteeran

Aurreko astean ikusi genuen bezala, gure DBH-ko ikasleak irteera ezberdinak egiten ari dira Fundatzaileen eguna ospatzeko eta aldi berean kurtso amaiera ere. Covid-a dela eta irteerak taldeka egin dira, batzuk hondartzara eta beste batzuk mendira joan dira. Hemen ditugu gure DBH 4-ko ikasleak Andoain-dik irtenda, Belkoain tunturrera (491m) eta ondoren itzulia Adunatik pasata. Eguraldi bikaina, gazte bikain hauek bueltatxo bat emateko eta bide batez kurtso amaierako kezkak atzean uzteko.