La Salle - Ama Kandida eguna ospatuz

Aurreko ostiralean maiatzak 14, gure ikastetxeko fundatzaileen eguna ospatu genuen. Bai La Salleko Joan Bautistak eta baita gure herriko Ama Kandidak ere, beraien bizitza ibilbide oparoa hasi zuten eguna. Egun berezi hau ospatzeko, aurreko urteetan festak eta jokoak izan ditugu gure eskolan, baina aurtengo Covid egoera dela eta, DBH-ko gure ikasleak irteera ezberdinak egingo dituzte hurrengo egunetan. Era honetan fundatzaileen eguna ospatzeaz gain gure inguruko altxorrak ezagutzeko aukera izango dute.

Gora La Salle eta gora Ama Kandida!