HHZZ - ATE BERRIA PATIOAN

Ostegunak 25 La Salle-ko beheko patioko atea jarri zen. Ate hau Nazariok eta bigarren mailako mekanikoko ikasle batek diseinatu zuten beharrei erantzunez. Behin diseinatu eta gero soldadurako ikasleak gauzatu zuten, eta azkenik lehenengo mailako mekanikoak jarri zuten atea. Lan honetan gela ezberdinak hartu dute parte, eskerrak denei.