Narrazio Laburren Talentu Gazteen Lehiaketa

Beste urte batez DBH2ko ikasle batzuk Coca-Colak antolatutako Narrazio Laburren Talentu Gazteen Lehiaketan parte hartu dute. Aurten internet bidez egin den frogan, estimulu batetik abiatuta ikasleek bi ordu izan dituzte beraien sormena landu eta narrazioa sortzeko.

Lehiaketaren helburua idatzizko adierazpenaren eta irakurketaren garapena sustatzea da DBHko ikasleen artean. Esperientzia polita eta guztiz aberasgarria izan da.

Zorionak eta zorte on guztioi!