LH - ITB 3. mailakoen proiektua

2020-2021 ikasturte honetan, ITB METODOLOGIAREKIN aurrera goaz.

Aurreko astean LH3go mailako ikasleek GURE HERRIKO ALKATEA proiektua landu dute,
hiruhileko honetako hirugarrena.

Bi astez, udala antolatzeko moduari buruzko informazioa bildu dugu, baita batzordeei buruzkoa ere
(kultura, gazteria, jaiak, osasuna, kirola, segurtasuna, berdintasuna, hirigintza eta hezkuntza).

Talde bakoitzak sail edo batzorde bat aukeratu, eta landu duten informazioa kontuan hartuta,
inkesta bat prestatu eta herritarren iritzia jaso genuen.

Eskerrik asko LH3eko ikasle eta irakasleei!!