Harremonak DBH-n

Urtarrileko azken aste honetan DBH-ko maila ezberdinetan Harremonak deituriko egitasmoak izango ditugu. Tailer hauen asmoa tratu onak, hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatzean datza. Horixe da, hain zuzen ere, indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidea. Hau lortzeko, Harremanitz kooperatibako kideak izango dira gure zentroan egun hauetan zehar gure ikasle eta irakasleekin elkarlanean. Gazteak dira gure etorkizuna eta ahalik eta tresna gehien jarri behar dizkiegu beraien eskuetan.