HHZZ - Battlebot lehiaketa

Diseinu mekanikoko 2. mailako ikasleok Battlebots lehiaketarako errobot ezberdinak diseinatu eta hauen prototipoak sortu dituzte. Ikasturteko 3. erronkaren harira, ikasleek hainbat gai tekniko barneratu eta hauek praktikan jarri dituzte. Errobota diseinatzeko material ezberdinak aztertu dituzte eta baita hauek moldatzeko erabiltzen diren fabrikazio prozesu ezberdinak ere.

Ondoren, errobota SolidWorks programa erabiliz errobotaren 3D diseinua eta honen plano guztiak egin dituzte.

Azkenik, eskuragarriak diren materialak erabiliz diseinuaren prototipoa 1:1 eskalan eraiki dute, jarraian lehiaketa bat egiteko beraien artean.

Lehiaketa Battleboten arteko borroka bat izan da eta talde irabazlea Koldo, Iker eta Sergiok osatutakoa izan da. Zorionak!